Grand Tourra

Ibilbide tematikoak

Sarrera

Grand Tourra ikasketa bidaia baten gisakoa izan zen; batez ere aristokrata ingelesek zuten hura egiteko ohitura, beren hezkuntza formala amaitu eta gero. Aitzindari batzuek XVI. mendean bidaiatu zuten dagoeneko, baina XVII.era arte ez zen hasi ohitura bihurtzen. XVIII. mendean, Grand Tourra oso ohikoa izan zen hala nobleen nola burgesik aberatsenen artean.

Ibilbidean Europako hainbat herrialde sartu ohi ziren eta Italia izaten zen helmuga nagusia, Britainiarrak –bidaiaren artean haiek ziren ugarienak– Frantziatik hasi ohi ziren, bereziki Paristik.

XIX. mendea eta Erromantizismoa iritsi zirenean, bidaia norabide berriak hartzen hasi zen. Eta, artea eta kultura izan arren beti xede nagusiak, gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen Izadiaren behaketak. Gainera, garaiko Europako aldaketa politikoek greziar antzinaroa berriro aurkitzea ekarri zuten eta, horrekin batera, ibilbidearen horizonteak zabaltzea.