Antzerki hutsa

Ibilbide tematikoak

Sarrera

K.a. IV. mendearen amaieran, greziar munduan eragina izan zuten gertakari politikoek, bereziki Alexandro Handiaren konkistek, aldaketa handia ekarri zioten jende haren bizitzari. Artean eta kulturan isla izan zuen aldaketa horrek, jakina.

Konkistek funtsezko aldaketa eragin zuten, lehenik, botere politikoaren banaketan, Asia Txikiko hirietarantz jo baitzuen, eta han egin ziren garaiko maisulanak. Artean modu erabakigarrian eragingo zuen beste faktore bat Erromak mapa politikoan izandako gorakada progresiboa izan zen.

Garai berri hori, Garai Helenistikoa deritzona, luzea eta anitza, garatu zen esparrua bezala, giltzarri diren bi dataren artekoa da. Lehen data Alexandro Handiaren heriotzarena izan zen, K.a. 323. urtea. Bigarrena Erromak Mediterraneoko arroa mendean hartzea ezin eragotzizkoa bihurtu zenekoa da, Ajaccioko Guduarena, K.a. 31. urtean.