Erromatar merkatua

Ibilbide tematikoak

Sarrera

K.a. II. mendeaz geroztik, Erromak greziar politikaren eta kulturaren gainean ezarritako interbentzionismo politiko gero eta handiagoa, etengabeko hazkundean aurreko mendetik, begien bistakoa da mundu mediterraneoaren ekoizpen artistikoan. Erromatar patronoek eta bildumazaleek Greziatik iristen zitzaien oinordekotza guztiz aberatsa ulertu eta balioetsi ahala, haien gustuen eta interesen araberako merkatu artistiko bat ari zen sortzen.

Grezia kontinentaleko eta Grezia Handiko erromatar garaipen militarrek lehen greziar artelanak iritsarazi zituzten Erromara. Greziar piezak eta artistak Sirakusa erori ondoren, K.a. 211. urtean, hasi ziren erruz iristen Erromara. Migrazio artistiko horien barruan sartzen ziren, jakina, konkistatutako hirietako piezarik garrantzitsuenak: eskulturak, txanponak eta era guztietako altxorrak.

Erromatar merkatua Greziatik etorritako obrez betetzeak erromatar sorkuntzaren aldaketa ekarri zuen, eta filo-helenismoa nagusitu zen pixkanaka dena bereganatu arte.