Erekteiongo Kariatidea

Britaniar Museoak egina 1934
Erekteiongo Kariatidearen eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Britaniar Museoan kontserbatzen da.

Kariatide deritzo eraikinaren zatiren baten euskarri gisa erabiltzen den emakumezko edozein figurari. Kasu honetan, kariatideak, beste bost emakume gazteren figurekin batera, Atena jainkosaren tenpluaren elizateetako bati eusten zion, Atenasko Akropolian. Tenplu horri Erekteion zeritzon, eta elizateari Kariatideen Portxea edo Elizatea.

Hipotesi asko daude haren identitateari eta esanahiari buruz. Ezin da segurtasunez jakin nondik datorren kariatide izena, ezta zeri egiten dion erreferentzia ere. Litekeena da figura hauek zerikusia izatea Atenasen urtero ospatzen zen Atenaren jaiarekin. Jaialdiko ekitaldi nagusiak Erekteionen eta haren aurreko zabalgunean egiten ziren, justu Kariatideen Elizatearen aurrean.