Borrokalariak

Florentziako Errege Arte Institutuak egina 1930
Borrokalarien multzoaren eskaiolazko kopia
Jatorrizkoa Uffizi Galerian kontserbatzen da.

Borrokalarien jatorrizko multzoa Erroman aurkitu zen, XVI. mendearen amaieran. Agertu eta berehala erosi zuen multzoa Frantzisko I.a Medicikoak, eta Erromako bere etxera eraman. XVII. mendean, eskultura Florentziara aldatu eta Tribunan ezarri zen, Uffizi Galerian, eta han ikus daiteke gaur egun ere.

Bi figurak bururik gabe agertu ziren. Multzoa osatzeko, figuretako bati erromatarren garaiko antzinako buru bat ezarri zioten. Besteari lehenengoaren kopia egin zitzaion.

Badirudi figurek bi greziar pankrazista irudikatzen dituztela. Grezian egiten ziren hiru borroka motetako bat zen pankrazioa. Elkarrekin lotutako gorputzen era honetako konposizioak modan egon ziren greziar artearen azken aroan, helenistikoan.