Estatuak Diana irudikatzen du, ehizaren eta natura basatiaren jainkosa. Diana zen haren izen erromatarra. Grezieraz, Artemisa zen.
Jatorrizko estatua Gabiesen aurkitu zen, Italian, 1792an; hortik dator haren izena. Aurkitu zenetik, uste izan da aurreko greziar jatorrizko baten kopia erromatarra dela. Uste zen kopiatzeko modelotzat hartutako eskultura Praxitelesen obra bat zela, K.a. IV. mendeko greziar eskultore ospetsu batena. Hark egin zuen Artemisa jainkosaren figura bat Atenasko Akropolirako, Brauroneion izenekoa. Tenplua jainkosari eskainita zegoen, emakume guztien babesle zen jainkosa gisa. Haiek egindako eskaintzak jaso ohi zituen Artemisak, mantuak eta beste objektu femenino batzuk. Litekeena da jainkosak jantzitako mantua tenpluan utzi ohi ziren oparietako bat izatea.
Gaia garrantzirik gabeko gertaera batean oinarrituta dago; oinean arantza bat sartu zaion eta hura ateratzen saiatzen ari den ume bat. Izenburua, hain zuzen ere, ekintza horretatik dator.